Baztan futbol taldeko diru-sarrerak minbiziaren kontrako borroka laguntzeko bideratu dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko urr. 22a, 07:31
Minbiziaren kontrakoa borrokarekin bat egin zuten Baztan eta Burlades futbol taldeak, elkarren arteko partida hasi baino lehen. Argazki: Juan Mari Ondikol

Eskubaloian, alebin mailako derbian berdindu egin dute Erreka eta BKTko neskek

Kirola eta elkartasuna lotu ditu asteburu honetan Baztan futbol taldeak. Burlades taldearen kontra berdindu egin zuen Giltxaurdin, eta partida horretako diru-sarrera guztiak minbiziaren kontrako borroka laguntzeko bideratuko ditu. Eskubaloian, Errekako neska infantilek ere Saray elkartearen aldeko argazkia atera zuten.  Kirol emaitzei dagokienez, futbol talde nagusien artean Beti Gaztek eta Doneztebek bakarrik lortu zituzten garaipenak eta eskubaloi talde nagusiek ere irabazi egin zuten. Areto-futbolekoek, berriz, berdindu. 

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 1 (Elur Meoki) – UCD Burladés 1

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Urki Txoperena) – Elgoibar 0

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Gure Txokoa 0 – Touring 3

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe 4 (Xabi Erasunek 2, Mikel Retegi eta Jon Sein) – CD Lezkairu 3

 

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

CD Iruña B 3 – Aurrera 2 (Ander Alduntzin eta Mikel Sagastibeltza)

CD Universidad de Navarra 5 - Doneztebe B 3 (Aritz Tajadura, Imanol de Rueda eta Xabi Mariezkurrena)

 

Jubenilak Liga Nazionalean

Baztan 1 (Unai Bikondo) – AD San Juan 1

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Aimar Zamorano eta Iker Iriarte) – Trintxerpe 0

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Doneztebe atsedena.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 1 (Alexander Altzuguren) – Behobia A 0

Beti Gazte atsedena

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Amaya B 1 – Doneztebe 5 (Enaitz Portu, Oier Agirre, Mikel Babaze, Mikel Mariezkurrena eta Xabi Migeltorena)

CD San Ignacio B 0 – Baztan 5 (Mikel Ariztiak 3 eta Txomin Altxuk 2)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Oiartzun B 0 - Beti Gazte 3 (Markel Erkizia, Oihan Urroz eta Luken Urtxegi)

Behobia 1 - Gure Txokoa 3 (Kenai Garciak 2 eta Jokin Irazoki)

 

Nafarroako infantilen lehen maila

CF Gazte Berriak Antsoain 8 – Baztan 0

Beti Kozkor 0 – Doneztebe 3 (Ekaitz San Martin, Hodei Iriarte eta Aitor Agesta)

  

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 4 (Javier Egurrolak 2, Xabier Sarobe eta Jon Garbalena) – UD Mutilvera B 1

 

Nafarroako emakumeen ligan

Baztan 1 (Leire Rekalde) – Gazte Berriak Antsoain 2

 

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailan

Beti Gazte 6 (Idoia Gardek 3, Izaro Aldabek 2 eta Mayi Arriola) – Trintxerpe 1

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

Teep Samaniego Orixe Tolosaldea 5 – Aurrera 5

Clinica Dental Aldaz 2 - Gure Txokoa 2

 

Jubenil mutikoak

Aurrera 1 – CD Plaza de la Cruz 0

 

Mutiko kadeteak

CD Los Sauces 0 – Aurrera 12

 

Mutiko infantilak

Aurrera A – CD Lacturale Ultzama bertan behera.

CD Anaitasuna 1 – Aurrera B 16

 

Mutiko alebinak

Aurrera 0 – CFS Ribera de Navarra A 8

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak liga

Erreka 29 – Txantrea 11

 

Emakume seniorrak

Baztango BKT 28 – SD Lagunak 22

 

Neska jubenilak

Baztango BKT 25 – Helvetia Anaitasuna 25

  

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT 24 – Lagunak B 20

Beti Onak 39 – Erreka 14

 

Mutiko kadeteak ligan

Erreka 32 – Lagunak 34

 

Neska infantilak

Ultzama 13 – Erreka 38

Baztango BKT A 24 – Beti Onak B 9

Baztango BKT B atsedena.

 

Alebin mistoa

Erreka 8 - Baztango BKT A 8

 

SASKIBALOIA

Junior neskak bigarren mailan

Toki Ona Bortziriak 61 – CB Beriain 19

 

Infantil neskak bigarren mailan

Noain A 53 – Toki Ona Bortziriak 23

 

ERRUGBIA

Euskal Ligako lehen mailan

Gernika RT 73 – Menditarrak BRT 7

 

Sub-18

Zarautz 30 - La Unica-BRT 19

 

Sub-16

Rioja 89 - Txingudi/Baztan 10

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun