Futbol talde nagusientzat asteburu kaxkarra izan da, eskubaloi taldeentzat bikaina

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko urr. 15a, 07:57
Baztango BKT emakume seniorren taldeak garaipen garbia lortu zuen. Argazkia: Edurne Biguria

Futbol taldeen artean Leitzako Aurrerak bakarrik irabazi du, baina eskubaloian, Erreka eta BKT nagusi izan dira 

Ez da ona izan asteburu luze hau eskualdeko futbol talde nagusientzat, Leitzako Aurrerak bakarrik lortu baitu garaipena eta Baztanek berdindu egin zuen etxetik kanpo; gainerakoek galdu. Eskubaloian, aldiz, Errekako mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten Iruñean Anaitasunaren kontra eta Baztango BKTko neskek nagusitasunez irabazi zuten Burlatan.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Itaroa Huarte 2 – Baztan 2 (Asier Lizartza eta Elur Meoki)

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Urki Txoperena) – Eibar 2

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Orioko 1 - Gure Txokoa 0

 

Nafarroako Preferente mailan

CD Castillo Tiebas 1 – Doneztebe 0

 

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera 3 (Martxel, Jon eta Egues) – Gazte Berriak Ansoain 1

Doneztebe B 1 (Jon Mikelarena) – CD Amaya 2

 

Jubenilak Liga Nazionalean

UD Mutilvera 2 – Baztan 0

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Allerru 5 - Beti Gazte 0

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Beñat Arraztoa eta Ethan Garcia) – Behobia 2

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

UD Mutilvera B 0 – Doneztebe 1 (Unai San Miguel)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Mariño B 1 - Gure Txokoa 0

Beti Gazte 5 (Xuban Fernandez, Asier Larralde, Mattin Lekuona eta Jonan Berrozpek 2) – Landetxa 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe 3 (Urko Oiartzabalek 2 eta Mikel Mariezkurrena) – CD San Ignacio B 3

Baztan 3 – CD Lezkairu A 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Baztan atsedena.

Doneztebe 6 (Aitor Agestak 4, Xuban Erbiti eta Oihan Elizondo) – UCD Burlades 0

  

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan atsedena.

 

Nafarroako emakumeen ligan

CD Castejón 4 – Baztan 0

 

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailan

Allerru 8 - Beti Gazte 1 (Maialen Jaurena)

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak liga

Anaitasuna 19 – Erreka 20

 

Emakume seniorrak

Gurpea Beti Onak 18 - Baztango BKT 27

 

Neska jubenilak

CD Ardoi 22 - Baztango BKT 19

  

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT 17 – Bei Onak A 38

Erreka atsedena.

 

Mutiko kadeteak ligan

Txantrea 22 – Erreka 24

 

Neska infantilak

Erreka 10 – Anaitasuna 35

Baztango BKT B 18 – Ultzama 17

Baztango BKT A 14 – BM Uharte A 32

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun