Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol talde nagusiek garaipenak lortu dituzte etxeko lehen partidetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ira. 17a, 08:16
Beti Gazteko futbol talde nagusiak garaipen handa lortu zuen, azken ordu erdia bi jokalaria guttiagorekin egin baitzuen.

Eskubaloian, ligako lehen partida irabazi du Errekak Iruñean

Pixkanaka lehian sartzen hasiak dira eskualdeko kirol taldeak, batez ere futbolekoak. Aurten Donezteben, senior mailako bi talde zelairatu dituzte lehen aldiz eta biek galdu egin dute asteburuan, Leitzako Aurrerak bezalaxe. Beti Gaztek eta Gure Txokoak, aldiz, herriko zaleen aitzinean lehen partida zuten eta irabazi egin zuten. Baztanek etxean berdindu egin zuen. Eskubaloian, kopan finalerdietara sailkatzea lortu ondotik, ligako estreineko partida irabazi zuten Errekako senior mutilek Iruñean.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 1 (Javier Urrutia) – Beti Onak 1

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Iñigo Etxegarai eta Jonan Arbelaitz) – Aretxabaleta 1

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Gure Txokoa 3 (Esnaola, Eskudero eta Ruben Pedrosa) – Hernani 1

  

Nafarroako Preferente mailan

Rotxapea CD 2 – Doneztebe 1 (Jaime Sein)

  

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

SD Lagunak B 2 – Aurrera 0

Aurrera de Liedena 3 - Doneztebe B 0

 

Jubenilak Liga Nazionalean

CD Azkoyen 3 – Baztan 1

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Astigarragako Mundarro 2 – Beti Gazte 1 (Mikel Irazoki)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 1 (Iban Azkarate) – Oiartzun 0

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Amaya A 1 – Doneztebe 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 8 (Mattin Lekuonak 4, Unai Arburuak 2, Imanol Ugaldebere eta Asier Larralde) – Mariño B 3

Hondarribia 2 – Gure Txokoa 0

 

Nafarroako emakumeen ligan

Baztan 0 – SD Lagunak 6

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak liga

Anaitazarra 28 – Erreka 31

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun