Gipuzkoako bigarren mailako liga irabazi du Gure Txokoako areto-futbol taldeak eta Aurrera bigarren izan da

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mai. 14a, 08:24
Gure Txokoa eta Aurrera areto futbol taldeak Leitzan jokatutako derbian. Gipuzkoako bigarren mailan txapeldun izan dira beratarrak eta txapeldunorde leitzarrak.

Baztan futbol talde nagusiak hirugarren mailan segituko du datorren urtean

Berako Gure Txokoako areto-futboleko taldea txapeldun izan da Gipuzkoako bigarren mailan, ligako azken jardunaldian Tolosan irabazita. Eskualdeko taldeen balentria ez da makala izan liga honetan, Leitzako Aurrera bigarren izan baita sailkapenean. Futbolari dagokionez, Baztango futbol talde nagusiak eta jubenilak kategoriari eustea lortu dute eta Gure Txokoak eta Doneztebek mailaz igotzeko bertze urrats bat eman dute eta doneztebarrek promozioa jokatuko dute. Leitzako Aurrera, irabazi arren, kopatik kanporatu dute.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 0 – AD San Juan 0

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Real Union 0 - Beti Gazte 1 (Ander Ordoki)

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Mutriku 0 - Gure Txokoa 1 (Jokin Pinatxo)

 

Nafarroako Preferente mailan

CF Beriain 1 – Doneztebe 3 (Irail Zestau, Diego Armando eta beraien atean)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopako, lehen kanporaketa itzulerakoa

Aurrera KE 1 (Joanes Illarregi) – Peña Azagresa B 0

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

Peña Sport 7 – Baztan 2 (Elur Meokiren golak). Mailari eutsiko diote baztandarrek.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 3 (Mikel Irazokik 2 eta Iñaki Ruiz) – Hernani 4

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan jautsiera fasean

Doneztebe 2 (Ander Oiartzun eta Xabi Mariezkurrena) – CD Lourdes 4

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopako final zortzirenak

Beti Gazte 2 (Asier Larralde eta Asier Taberna) – Zestoa 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Baztan 1 (Beñat Erro) – SD Alsasua A 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

Doneztebe 1 (Oier Agesta) – JD San Jorge A 4

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako final zortzirenak

Urnieta 3 - Gure Txokoa 1 (Unai Garro)

Beti Gazte 0 – Idiazabal 1

 

Nafarroako infantilen lehen mailako kopan

Baztan 4 (Imanol Zocok 2, Angel Telletxea eta Oihan Altzuart) – CF Beriain 2

CD Kirol Sport 2 - Doneztebe A 2 (Odei Mariezkurrena eta Pello Sein)

Doneztebe B atsedena.

 

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan atsedena.

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailako igoera fasean

Touring 1 - Beti Gazte 0

 

Nafarroako emakumeak erregionala

CD Iruntxiki 1 – Baztan 3 (Nerea Salaburu, Leire Rekalde eta Uxoa Agerre)

 

Nafarroako emakumeak futbol-8 kopan

CD Castejon B 1 - Beti Gazte 14 (Irati Iriarte, Ane Ordokik 2, Izaro Iparragirre, Olaia Iantzik 4, Naroa Bertizek 2, Nerea Iparragirrek 3 eta Iraia Etxarte)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Teep Samaniego Orixe Tolosaldea 1 - Gure Txokoa 2 (beratarrak liga txapeldun)

Gorka Margoak Makax 2 – Aurrera 5. Leitzarrak bigarren.

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak 50– Avia Zizur Ardoi 45

 

Infantil neskak

Toki Ona Bortziriak 35 – Oncineda Amarillo 25

 

Aurreinfantil neskak

Toki Ona Bortziriak 2005, 29 – Huerto 36

 

Preminibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 29 – Ruizca Metales Cia Maria 40

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun