Kirol jardunaldi murritzean emaitza onak lortu dituzte eskualdeko talde gehienek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abe. 11a, 08:07

Kosta zaie, baina denboraldiko lehen garaipena lortu dute Baztango neskek.

Futbolean garaipenak lortu dituzte Beti Gazte, Doneztebe eta Gure Txokoako talde nagusiek eta denboraldiko lehenbizikoa Baztango neskek eta eskubaloian Errekako seniorrek ere irabazi dute 

Aste eta asteburu bereziak izan dira eskualdeko kirol taldeentzat ere. Nafarroako ligetan ari diren aunitzek atseden izan dute asteburu honetan eta batzuk abenduaren 6an jokatu zituzten partidak. Aritu direnen artean, orokorrean emaitza onak lortu dituzte. Futbolean, Beti Gazte, Gure Txokoa eta Doneztebeko futbol talde nagusiek garaipenak lortu dituzte, baita Errekako eskubaloi talde nagusiak ere.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Oiartzun 0 - Beti Gazte 2 (Ander Ordokiren golak)

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Landetxa 1 - Gure Txokoa 3 (Gwendal Larque, Mikel Esnaola eta Ruben Pedrosa)

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe 2 (Irail Zestau eta Markos Azkarate) – CD Amigó 1

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD San Ignacio 1 - Aurrera KE 0

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

Ardoi 7 -  Baztan 2 (Luis Urrutia eta Unai Goñi)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 4 (Iker Iriarte, Joel Gil eta Jonan Arbelaitzek 2) – Dunboa Eguzki 5

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 1 (Mikel Irazoki) – Landetxa 3

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Hondarribia 3 - Gure Txokoa 3 (Iñaki Ruiz, Alexander Altzuguren eta Josetxo Sese)

Real Union 0 - Beti Gazte 1 (Enaitz Arozena)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 9 (Xuban Telletxeak 2, Beñat Zamorak 2, Mikel Lizardi, Carlos Vides, Elur Muratori, Xuban Bengoetxea eta Mikel Pruaño)

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailan

Beti Gazte atsedena.

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan 3 (Naiara Zaldainek 2 eta Leire Rekalde)

 

 

ESKUBALOIA

Senior gizonak

Erreka 26 – Bardenas 21

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun