Urteko lehen futbol jardunaldi murritzean eragina izan du hotz handiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urtarrilaren 9a

Gure Txokoako infantilek hameka gol sartu zituzten urteko estreineko partidan.

Beti Gaztek etxean jokatzen hasi zen partida bertan behera utzi behar izan zuten hormarengatik

Oraindik kirol talde gehienek Eguberrietako atsedenaldiarekin segitzen badute ere, urteko lehen jardunaldia izan da asteburukoa eskualdeko futbol talde batzuentzat. Talde nagusientzat ez da garaipenik izan. Beti Gazteko talde nagusiak, partida hasi bai, baina ez zuen bukatzerik izan, Mastegi futbol zelaia hormatua zegoelako eta epaileak bertan behera utzi zuelako.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 0 – Anaitasuna 0. Jokoan ari zirela, bertan behera utzi behar izan zuten, hormarengatik.

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Infanzones 1 - Baztan 1 (Asier)

 

Nafarroako Preferenten

San Andres 2 – Doneztebe 0

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Usurbil 3 - Gure Txokoa 2 (Jon de la Cruz eta Mikel Morcillo)

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

Lourdes 3 - Baztan 2 (Ibai Merino eta David Suarez)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Touring 2 - Beti Gazte 4 (Iker Pikabeak 2, Iker Iriarte eta Peio Telletxea)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Sanse 1 - Beti Gazte 5 (Asier Tabernak 3, Mattin Lekuona eta beraien atean)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 11 (Iker Osuak 3, Julen Ubiriak 2, Adur Huizik 2,  Unax Villamea, Urko Aduriz, Alexander Altzuguren eta Gorka Arakues) - Orereta Kafea 1

 

Gipuzkoako emakumezkoen ligan

Beti Gazte 1 (Idoia Garde) – Touring 4

 

Nafarroako futbol-8 txapelketa

Neskak

CD Amigó 2 - Beti Gazte 0

Gazte Berriak 4 - Baztan 1 (Garazi Iriarte)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun