Txapel uzta ederra ekarri dute eskualdeko herri-kirolariek Sanferminetatik

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 11a, 10:12

Itxaso Onsalo aresoarrak eta Leire Onsalo zizurkildarrak marka berria jarri dute Arpanan

Itxaso Onsalo aresoarrak eta Leire Astiasaran zizurkildarrak errekorra hautsi dute Arpanan

Nafarroako txapelketak jokoan, asko dira txapel beltzaren bila Iruñera joan diren eskualdeko kirolariak eta orain arte jokatu diren norgehiagoketan emaitza bikainak lortu dituzte. Itxaso Onsalo aresoarra eta Leire Astiasaran zizurkildarra txapeldun izan dira arpanan, Josetxo Urrutia leitzarra harri-jasotzen, Xanta Sousa lesakarra txinga eramaten eta Iñigo Goienetxe amaiurtarra lasto altxatzen.

 

Uztailaren 8an, Nafarroako Emakumezkoen arpana txapelketa jokatu zen. Itxaso Onsalo aresoarra eta Leire Astiasaran zizurkildarra izan ziren irabazle eta gainera, marka berria jarri zuten. 45 ontzako enborrari 10 epai egiteko 03:54.34 behar izan zuten. Elsoko Ainhoa eta Ana Iraizoz izan ziren bigarren (04:35.75) eta Nerea Sorondo eta Amaia Garcia beratarrak hirugarren (04:52.31). Laugarren Lezaungo Itziar Nuñez eta Ana Lopez (06:40.77) eta bosgarren Txantreako Jone Hualde eta June Etxeberria (07:23.22).

 

Nafarroako I.Mailako Arpana Txapelketan, Iraizozko Josetxo eta Iñaki Barberena izan ziren irabazleak (07:31.48). Bigarren Julen Kañamares eta Mikel Eugi (07:50.73), hirugarren Oier eta Imanol Kañamares (08:50.43), laugarren Xabier Urrutia eta Daniel Saldias arraioztarrak (09:25.63) eta bosgarren Alberto Oteiza eta Adrian Berruezo (09:49.41).

Uztailaren 9an, Nafarroako Harri-jasotze txapelketan Josetxo Urrutia leitzarrak jantzi zuen txapel beltza (17 altxaldi eman zizkion zilindroari, kubikoari 10 eta bolari 11). Bigarrena Albaro Zugarrondo izan zen (13 altxaldi zilindroari, 8 kubikoari eta 9 bolari) eta hirugarrena Jon Irañeta (8 altxaldi zilindroari, 5 kubikoari eta 12 bolari).

Nafarroako Emakumenzkoen Txinga Txapelketan Xanta Sousa lesakarrak argi erakutsi zuen beste behin ere bere nagusitasuna, 33 plaza eta laurden osatuta. Bigarrena Eider Lopez iruñarra izan zen (11 plaza ¾ 5,80 m), hirugarrena Edurne Gonzalez (10 plaza) eta laugarrena Leire Ugarte beratarra (6 plaza ¼ 1,10 m).

Nafarroako Lasto Altxatze txapelketan amaiurtarren arteko lehia izan zen eta Iñigo Goienetxe gailendu zitzaion Lander Landiribarri (15 altxaldi lehenak, 12 bigarrenak).

Uztailaren 10ean, Nafarroako Orga Joko txapelketan Albaro Zugarrondok 2 itzuli eta 2,80m egin zituen. Simon Thomas Callaghan izan zen bigarren (2 itzuli 1,64 m), Alejandro Fernandez hirugarren (1 itzuli ¾) eta Josetxo Urrutia leitzarra laugarren (0 itzuli ¼ eta 4,30 m).

Nafarroako Bikotekako Aizkora txapelketan, hiru bikotek parte hartu zuten eta Iker Vicente eta Julen Kañamares izan ziren 6 kanaerdiko eta sei 60 ontzakoak mozten azkarrenak (24:31). Bigarrenak Donato Larretxea eta Ruben Saralegi izan ziren (25:00) eta hirugarrenak Jon Rekondo eta Juan Jose Lopez (27:39). 



Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun