Maika Ariztegik eta Josetxo Urrutiak irabazi dute Nafarroako ingude txapelketa

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 13a, 07:01

Josetxo Urrutia leitzarrak bigarrenez irabazi du Nafarroako ingude txapelketa.

Sanferminak bezalaxe, azken txanpan sartuak dira Iruñeko Foruen Plazako herri kirol txapelketa eta erakustaldiak

Uztailaren 12an, asteartean jokatu zen Iruñeko Foruen Plazan Nafarroako ingude txapelketa. Emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan eskualdera ekarri zituzten txapelak Maika Ariztegi iturendarrak eta Josetxo Urrutia leitzarrak.

 

Nafarroako Emakumezkoen Ingude Altxatze Txapelketan lau emakume aritu ziren, minutu eta erdian 9 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien emateko. Iturengo Maika Ariztegi erraz nagusitu zen, 92 altxaldirekin. Iruñeko Eider Lopez bigarren izan zen (80 altxaldi), Iruñeko Edurne Gonzalez hirugarren (77 altxaldi) eta Beintza-Labaiengo Irune Izkue laugarren (72 altxaldi).

Nafarroako Gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketan sei gizaseme aritu ziren, minutu eta erdian 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien emanez. Hemen lehia estuagoa izan zen altxaldi bakarrarengatik nagusitu zen Josetxo Urrutia. 84 altxaldi egin zituen leitzarrak eta 83 Berriozarko Imanol Martinek. Gibelerago gelditu ziren Irurtzungo Jon Irañeta (75 altxaldi), Iruñeko Albaro Zugarrondo (73 altxaldi), Iruñeko Alejandro Fernandez  (72 altxaldi) eta Guadalajaratik etorritako Angel Albarran (65 altxaldi).

 

XVIII. San Fermin Motozerra Saria ere jokatu zen. Motozerrarekin bi irudi egin behar zituzten partehartzaileek eta horrela gelditu zen sailkapena:

Txapelduna: Peio Kañamares

Bigarrena: Juan Asin

Hirugarrena: Mikel Lasarte

Laugarrena: Alain Salvador

 

Gelditzen dena Iruñeko Sanferminetan

UZTAILAK 13

• Kañamares anaien erakustaldia (Zerratokia eta aitzurrarekin egurra moztea)

• Emakumezkoen aizkora erakustaldia bikoteka

Parte hartzaileak:

- Maika Ariztegi (Ituren) eta Irune Izkue (Beintza Labaien)

- Itxaso Onsalo (Areso) eta Nerea Sorondo (Bera)

- Alazne Etxaburua (Tolosa) eta Leire Astiazaran (Amasa)

Egin beharreko lana: Bikote bakoitzak 45 ontzako lau enbor moztu.

 

• San Fermin Sokatira Torneo Mistoa 4x4

Parte hartzaileak: Berriozar “a”, Berriozar “b”, Txantrea, Kaskallueta

Talde bakoitzaren gehienezko pisua: 280 Kilo

 

UZTAILAK 14

• Nafarroako Gizonezkoen TxingaTxapelketa

Parte hartzaileak: Miguel Angel Sukuntza (Leitza), Albaro Zugarrondo (Iruña), Alejandro Fernandez (Iruña), Iñaki Ibero (Irurtzun), Jon Irañeta (Irurtzun).

Egin beharreko lana: Esku banatan 50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin (plaza=28m).

• Motozerra erakustaldia

Parte hartzailea: Mikel Lasarte

Egin beharreko lana: Motozerrarekin egurrezko irudiak.

• Lasto Altxatze eta Lasto Botatze erakustaldia (Jon Lapazaran)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun