Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatu dute Iruñean

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 12a, 15:19

Abuztuaren 14an Ezkurran jokatuko den finaleko bortz protagonistetatik lau Malerrekakoak izanen dira

Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatu zen uztailaren 11n, astelehen eguerdian Iruñeko Foruen Plazan. 13 aizkolari aritu ziren Ezkurran abuztuaren 14an jokatuko den finaleko bortz txarteletako baten bila. Hain zuzen, bortzetik lau Malerrekako aizkolariak izanen dira.

Zubietako Patxi Mindegia izan zen kanporaketan azkarrena. Bi kanaerdikoak mozteko 5 minutu eta 16 segundo behar izan zituen. Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria izan zen bigarren (5:19), Beintza-Labaiengo Jon Telletxea hirugarren (5:32), Uharte Arakilgo Iker Gorriti laugarren (5:53) eta Beintza-Labaiengo Jacinto Etxekonanea bosgarren (6:07). Hauek izanen dira finalean.

Joan den urtean bai, baina aurten herrian jokatuko den finalera sartzea lortu ez duena Ezkurrako Moises Gogorza izan da, seigarren izan baitzen (6:41). Arbizuko Joan Flores zazpigarren (6:53), Arostegiko Xuban Kañamares zortzigarren (8:345), Arbizuko Iosu Agirre bederatzigarren (8:53), Uharteko Koldo Garcia hamargarren (13:00), Iruritako Marc Duch hamekagarren (14:05), Anotzeko Eneko Pagola hamabigarren (16:56) eta Etxarri Aranatzko Iosu Jaka hamahirugarren (19:32) izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun