Nahiz ez galdu, beraien helburuetan urrats laburra egin dute eskualdeko futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko apirilaren 11

Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Leitzako Aurrerak, baina maila mantentzeko berandu.

Aurrerak (aspaldiko partez) eta Gure Txokoak irabazi egin zuten, Baztanek, Beti Gaztek eta Doneztebek berdindu

Futbol talde nagusiei dagokienez ezin erran emaitza kaxkarrik lortu dutenik eskualdeko futbol taldeek, baina beraien helburuak lortzeko bidean urrats llaburra izan da kasu batzuetan. Honela, Leitzako Aurrerak aspaldiko partez garaipena lortu zuen, denboraldiko hirugarrena, baina ez du aski izanen maila mantentzeko. Gure Txokoak ere irabazi egin zuen, baina igoera fasean aitzinetik dituen taldeek ere garaipena lortu zuten. Beti Gaztek etxean berdindu egin zuen, baina denboraldi honetan lehen aldiz jautsiera postuetan sartu da. Doneztebek ere berdindu egin zuen, baina halere lehenbizikoa segitzen du. Baztanek ere berdindu egin zuen, maila mantentzeko borrokan gutti balio duen puntua. Errugbian Lekarozen garaipena lortu zuen Menditarrak BRT taldeak.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 2 (Javier Urrutia eta Aletxu Mota) – Valle de Egues 2

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Mikel Aitor Flores eta Mikel Arriola) – Hernani 2

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera 2 (Unai eta Joseba) – Etxarri Aranatz 1

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe 1 (Irail Zestau) – SD Alsasua 1

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 2 (Ruben Pedrosaren golak) – Munibe 0

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Orioko 0 - Beti Gazte 1 (Jabier Parra)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

FC Bidezarra 4 – Doneztebe 3 (Xabi Mariezkurrena, Diego Armando eta Jon Belarra)

CD Lourdes 5 – Baztan 1 (Elur Meoki)

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Jorge Agirrek 2 eta Julen Arakues) – Sanse 2

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 7 (Aleix Pedrosak 3, Aimar Lekuonak 2, Gaizka Zandio eta Ethan Garcia) – Oiartzun B 0

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 0 – Osasuna 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

CD Lagun Artea – Aurrera

CD Ademar B 2 – Doneztebe 6 (Oier Aldabek 2, Enaitz Iriartek 2, Goio Mindegia eta Ander Berasategi)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Oiartzun 0 - Gure Txokoa 11 (Jokin Telletxeak 4, Alexander Altzuguren, Urko Telletxea, Alvaro Martin, Asier Latorre, Unax Villamea, Iosu Altzuguren eta Iñaki Ruiz).

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD San Ignacio 5 - Beti Gazte 4 (Enaitz Arozenak 2, Jonan Berrozpe eta Mattin Lekuona)

Baztan 1 (Beñat Erro) – CD Erriberri 2

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 5 (Aitor Adinek 2, Mikel Ariztia, Martin Mugiro eta Xabier Lopez) – CD Ademar 2

Doneztebe 1 (Zorion Zelaieta) – CD San Ignacio 3

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailako kopan

Beti Gazte 2 (Maddi Arriolaren golak) – Mondragon 4

 

Neskak futbol 8 bigarren fasea

Beti Gazte 0 – Kirol Sport 2

 

Neskak futbol 8 bigarren fasea

Baztan 15 (Leire Rekaldek 4, Isabel Perezek 2, Olaia Onsalok 2, Miren Altxu, Naroa Blas, Naiara Zaldain, Maitane Etulain, Garazi Sarobe eta Andrea Amorena) – CD Iruntxiki Beriain 0

Doneztebe atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Alustiza Autobusak Orio 4 - Gure Txokoa 1

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Anoeta FT 2 - Umore Ona Goizueta 2

 

Nafarroako hirugarren mailan

Doneztebe atsedena.

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. mailan txapeldunen fasea

Erreka 30 – SD Lagunak 30

 

Emakumezkoen Ligan

Beti Onak (j) 30 – Erreka 16

Sum Monjardin Lizarreria 19 - Baztango BKT 21

Malkaitz (j) 24 - Baztango BKT 10

 

Mutiko kadeteak

Erreka 36 – Loyola 22

 

Kadete neskak

Baztango KT 34 – Oberena 15 (gibeleratutako partida).

Lagunak 37 – Baztango KT 20 (gibeleratutako partida).

Baztango KT 24 – Anaitasuna 15

Beti Onak/Atarrabia B 22 – Erreka 24

 

Infantil neskak

Erreka atsedena.

Baztango KT 31 – Loyola B 22

 

Alebin mixtoa

Erreka A 12 – BM Burlada 4

BM Mendavia 8 - Erreka B 8

 

Alebin neskak

Baztango KT A 6 – BM Lizarreria 10

BM Aldezar B - Baztango KT B

 

Aurrealebinak neskak

Baztango KT 8 – Malkaitz 8

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Arenas 23 - Toki Ona Bortziriak 38

Toki Ona Bortziriak 49 – Mendillorri 40 (gibeleratutako partida).

 

Infantil neskak

Tafalla 40 - Toki Ona Bortziriak 32

 

Minibasket neskak

Berriozar MKE 19 - Toki Ona Bortziriak 29

 

Preminibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 19 – Cantolagua B 14

 

Preminibasket mutikoak

Santa Catalina 27 - Toki Ona Bortziriak 42

 

ERRUGBIA

Senior Euskal Ligan

Menditarrak BRT 20 – Ordizia KE 14

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun