Errekako eskubaloiko emakumeek bi partidak irabazi dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 14a

Gure Txokoako talde nagusiak igoera lortzeko borrokan segitzeko garaipen garrantzitsua lortu du.

Futbolean, mailaz igotzeko borrokan dabiltzan Doneztebe eta Gure Txokoak irabazi egin dute eta maila ez galtzeko ari direnen artean, Baztanek berdindu eta Beti Gaztek eta Aurrerak galdu

Asteburuko kirol jardunaldi honetan bi partida jokatu dituzte Errekako eskubaloiko emakumeek, ortzirale eta larunbat arratsaldean eta biak irabazi egin zituzten gainera, denboraldiko hirugarren eta laugarren garaipenak lortuz. Gizasemeek ere txapeldunen faseko lehen puntua lortu zuten, Zizurren berdinduta. Gainerakoan, futbolean, etxean jokatu dute Baztan, Aurrera eta Gure Txokoako talde nagusiek eta kanpoan Beti Gaztek eta Doneztebek. Batzuk ez jausteko borrokan, bertzeak mailaz igotzeko, denek puntu garrantzitsuak zituzten jokoan eta igoerarako lehian ari diren Doneztebek eta Gure Txokoak garaipena lortu zuten bitartean, beraien kategoriak ez galtzeko daudenen artean, Baztanek berdindu egin zuen eta Beti Gaztek eta Aurrerak galdu.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 1 (Antton Astiz) – CD Ardoi 1

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Aloña Mendi 1 - Beti Gazte 0

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera 2 – Lagun Artea 3

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Itaroa Huarte 2 – Doneztebe 3 (Adrian Goñi, Eduardo del Carmen, Aitor Bertiz)

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 1 (Aitzol Irizar) – Oiartzun 0

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Hondarribia 4 - Beti Gazte 2 (Joseba Pagadizabal eta Jon Ubiria)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Valle de Egues 2 – Doneztebe 2 (Xabi Mariezkurrena eta Diego Armando)

Baztan 3 (Elur Meokik 2 eta Javier Maylin) – CD Gares 1

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 4 (Jorge Agirrek 2, Aimar Otxoteko eta Julen Arakues) – Billabona 2

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

SD Alsasua 3 – Baztan 1 (Adrian Burgete)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Beti Gazte 2 (Mattin Lekuonak 2)– CD Atarrabia 0

Baztan 0 – CD Ardoi B 2

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 2 (Julian Urrutia eta Unai Elorza) - AD Mendillorri 0

CD Ardoi A 3 – Doneztebe 0

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailako kopan

Antigua Luberri 7 - Beti Gazte 2 (Paula Artieda eta Rakel Lasaga)

 

Neskak futbol 8 bigarren fasea

Gazte Berriak Antsoain 2 - Beti Gazte 3 (Maialen Jaurenaren golak)

 

Neskak futbol 8 bigarren fasea

Beti Kozkor 3 – Baztan 1 (Olaia Onsalo)

Baztan 2 (Leire Rekalde eta Naiara Zaldain) – Mulier 2. Gibeleratutako partida jokatu zuten ortziralean.

Doneztebe 2 (Andrea de Rueda eta Izaro Aldabe) – CD Itaroa Huarte A 4

 

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Teep Samaniego Orixe 3 - Gure Txokoa 2

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Zaldibia 7 - Umore Ona Goizueta 5

 

Nafarroako hirugarren mailan

Doneztebe 1 (Haritz Tajadura) – CD Tafatrans 8

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. mailan txapeldunen fasea

BM Ardoi 25 – Erreka 25

 

Emakumezkoen Ligan

Goldebi Lizarreria (J) 19 – Erreka 21

Erreka 15 – Malkaitz eskubaloia 13

Baztango BKT 27 – Beti Onak (J) 14

 

Mutiko kadeteak

UCD Txantrea 18 – Erreka 24

 

Kadete neskak

Baztango KT 14 – Malkaitz 30

CD Cantolagua – Erreka

 

Infantil neskak

Erreka 22 – Beti Onak/Atarrabia B 28

Baztango KT 24– Ultzama 22

 

Alebin mixtoa

Erreka A 10 – Beti Onak/Atarrabia 6

Lagunak - Erreka B

 

Alebin neskak

Baztango KT A 10 – Loyola A 6

Baztango KT B atsedena.

 

Aurrealebinak neskak

Baztango KT atsedena.

 

SASKIBALOIA

Minibasket neskak

Tafalla 35 - Toki Ona Bortziriak 20

 

Preminibasket neskak

Pregares 29 - Toki Ona Bortziriak 21

 

Preminibasket mutikoak

Navarro Villoslada N 25 - Toki Ona Bortziriak 34

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun