Irail bukaerari begira jarrita, urroztarrak ere prest dira herriko bestak ospatzeko. Ortziralean, irailaren 25ean, hasi eta asteartera, 29ra arte, bost egunez besta giroan ibiltzeko egitaraua prestatu dute eta tarte horretan, haur, gazte eta helduendako ekitaldiak izanen dira.
Irailak 25, ortziralea
19:30ean frontenis txapelketako finala. 20:00etan bestei hasiera emanen dien txupinazoa. Txupinazoa frontenis txapelketako irabazleek botako dute. 21:00etan baztan zopak ostatuan. 00:00etan Sorbeltzak taldea. Ondotik J&J DJak.
Irailak 26, larunbata
11:00etan mus txapelketaren hasiera. 14:30ean herri bazkaria plazan, Joxe Angel akordeoilariaren doinuek lagunduta. Gauean xingar jatea. 00:00etatik aitzinera Txapela Brava musika taldearen emanaldia. Ondotik Endara DJarekin musika.
Irailak 27, igandea
11:00etan Errekako dantzari ttikien emanaldia. 12:30ean mus txapelketako finala. 18:00etan aizkora apustua: Txikia eta Saralegi, Larrañaga eta Etxebesteren kontra. 20:00etan Aitor eta Uxuerekin musika.
Irailak 28, astelehena
Goizean eta arratsaldean puzgarriak eta jokoak. 19:30ean tortilla eta postre lehiaketak. Ondotik bingoa.
Irailak 29, asteartea
11:30ean meza. 12:30ean Doneztebeko Abesbatzaren saioa. Ondotik luntxa eta besten akabaila.
