Iruñean aurkeztutako 38 tomate barietateen artean, tokiko tomate hoberenaren saria ere eskuratu du Isabel Gagok
Lehenbiziko saria Iruñeko Gorka Olaguek eskuratu zuen, Moya Verde barietateko ale batekin eta hirugarren saria Biguezaleko Fermin Santosek eskuratu zuen, honek ere Sunbillako Tomate Arrosa barietateko tomate buru batekin.
Epaile buru Gasterea elkarteko Karlos Larrea aritu zen eta epaimahaia honako hauek osatu zuten: Aitzol Zugasti (gastronomia kazetaria), Silvia Ros (Alimenta Valores), Francisco Felipe (La Huerta Ecológica de El Escorial), Goiza Isiegas (Akari Gastroteka), Santiago Palazuelos (Simientes Infinitas de Torrelavega) eta Eneko Izkue (Bascque Culinary Center).