ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Hirugarren mailako estreinaldian kategoriako liderra da Doneztebe Futbol Taldea

Ttipi-Ttapa

Doneztebe Futbol Taldeak hirugarren mailako lehen partida historikoan zelairatu zuen hamaikakoa. Garaipen handiarekin eta lidergoan hasi dute denboraldia.

6-0 irabazi zuen igandean Donezteben lehen partida historikoa eta Baztanek ere garaipenarekin abiatu du liga lehen maila autonomikoan

Irailean sartuta, 2026-2027 denboraldiari ekin diote eskualdeko zenbait kirol taldek. Futbolean, erraterako, bere historian kategoriarik handienean, 3. RFEF mailan estreinako partida jokatu du Doneztebe Futbol Taldeak etxean, igande arratsaldean. Ez nolanahi gainera, 6-0 irabazi baitio Zangozako Cantolagua taldeari eta denboraldiko lehen liderra da Doneztebe. Oraindik bide luzea eta zaila izanen da maila mantentzeko helburuan, baina kategoriari beldurra uxatzeko moduko garaipena lortu du. Baztan Futbol talde nagusiak, joan den asteburuan Superkopa irabazi ondotik, ligari ekin dio Nafarroako lehen maila autonomikoan Giltxaurdin. Hauek lan gehiago egin behar zuten, baina partida kasik akitua zenean lortutako bi golei esker, garaipenarekin hasi dute sasoia.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

Doneztebe FT 6 (Aimar Zestau, Oihan Sarratea, Txomin Omar, Enaitz Iriarte, Mattin Agesta eta Eki Erasun)– CD Cantolagua 0

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 2 (Elur Meoki eta Unax Zamboran) – CD Gares 0

Nafarroako FNF Karbel Kopa

CD Asdefor A 6 - Baztan KE B 4 (Antton Telletxeak 2, Urki Aristu eta Haritz Bidegain)

 

 

ESKUBALOIA

Superkopa emakumeak

Erreka KE 20 – BM Ardoi 28. Errekako emakumeak txapeldunorde.

Superkopa gizonezkoak

Erreka KE 30 – BM Ardoi, 27. Errekako mutilak Superkopako txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun