Irabazi ala galdu, Errekako neska-mutilek elkarrekin afaldu zuten.
Emakumeek, aldiz, talde berrituarekin, galdu egin zuten Donezteben jokatutako finala
Joan den denboraldian beraien ligak irabazi ondotik, Nafarroako Superkopa etxean jokatzeko eskubidea ere irabazia zuten Doneztebeko Errekako bi eskubaloi talde nagusiek. Gizonezkoek nahiz emakumezkoek Zizurko BM Ardoi taldea izan zuten arerio eta gazitik eta gozotik edan behar izan zuten larunbatean Doneztebeko kiroldegian. Emakumeek, talde berrituarekin, 20-28 galdu zuten. Gizonezkoek, aldiz, 30-27 irabazi zuten eta denboraldiko lehen titulua eskuratu zuten, Nafarroako Superkopa.
Irabazi ala galdu, Errekako neska-mutilek elkarrekin afaldu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.