ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Hirugarren mailan jokatuko duen lehen partida historikoarekin hasiko du denboraldia Doneztebe Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa

Nafarroako lehen maila autononmikoko liga irabazi eta igoera lortu ondotik, historian lehen aldiz Doneztebe Futbol Taldeak hirugarren mailan jokatuko du. Igande arratsaldean jokatuko dute lehen partida etxean.

Baztan Futbol Taldeak ere, Nafarroako Superkopa irabazi ondotik, lehen maila autonomikoan ligako lehen partida izanen du gaur Giltxaurdin.

Irailean sartuta, 2026-2027 denboraldia hasten ari da eskualdeko kirol taldeentzat. Batzuk aitzinerago hasiko dira, baina futbolean, erraterako, bere historian kategoriarik handienean, 3. RFEF mailan estreinako partida jokatuko du Doneztebe Futbol Taldeak etxean, igande arratsaldean. Baztan Futbol talde nagusiak, joan den asteburuan Superkopa irabazi ondotik, ligari ekinen dio Nafarroako lehen maila autonomikoan Giltxaurdin, ortzirale arratsean. Errekako gizonezkoek nahiz emakumeek, berriz, Superkopa jokoan izanen dute larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian, biek ala biek, Zizurko BM Ardoi taldearen kontra. Bertze asteburu handi bat izanen da, beraz, Doneztebeko kirolaren historian.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

Doneztebe FT – CD Cantolagua, igandean17:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – CD Gares, ortziralean 20:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako FNF Karbel Kopa

CD Asdefor A - Baztan KE B, igandean 18:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

 

 

ESKUBALOIA

Nafarroako Superkopa

Emakumeak

Erreka KE – BM Ardoi, larunbatean 17:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

Gizonezkoak

Erreka KE – BM Ardoi, larunbatean 19:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun