Bi taldeek BM Ardoi izanen dute arerio, 17:00etan emakumeek eta 19:00etan gizonek, denboraldiko lehen tituluaren bila
Bi taldeek beraien ligei datozen asteetan ekinen diete, baina aitzinetik, hitzordu garrantzitsua izanen dute irailaren 5ean, larunbatean bertan, Doneztebeko kiroldegian. Bai gizonek, bai emakumeek, Nafarroako Superkopa jokoan izanen dute. Errekako emakumeek, ligan nahiz kopan txapeldunorde izan zen Zizurreko BM Ardoi taldea izanen dute arerio, larunbatean 17:00etan. Gizonezkoek ere BM Ardoi izanen dute arerio, kopako txapelduna.