Bestak 2026

Donamariako bestak herri kirol erakustaldiarekin eta txapelketarekin abiatuko dira ortziralean

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 13a

Abuztuaren 16ko goizean herri krosa eginen dute Donamarian. Argazkia joan den urteko bestetakoa da.

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Donamariako bestak. Ortziralean 20:00etan piztuko den txupinazoaren aitzinetik, herri kirolak izanen dituzte: harrri altxatze erakustaldia Estefi Etxebesteren eskutik eta txapelketa ofiziala, Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa. Ondotik, bortz egunez, egitarau zabala izanen dute. Larunbat eguerdian 80 urtetik goitiko herritarrak omenduko dituzte, igande goizean herri krosa eta eguerdian mozorro lehiaketa, astelehenean patata tortilla eta postre lehiaketa eta asteartean herri bazkaria bertsolari eta trikitilariekin.

Abuztuak 14, ortziralea

18:30ean herri kirolak: harri altxatze erakustaldia Estefania Etxebesteren eskutik eta Nafarroako 2. Mailako Aizkolari Txapelketaren kanporaketa. 20:00etan txupinazoa eta trikitilariekin kalejira. 21:00etan Zopak herriko ostatuan. 00:30etik 05:00etara Dj Bull.

Abuztuak 15, larunbata

09:00etan diana Baztango gaiteroekin. 11:00etan meza. 12:00etan kalejira, Baztango gaiteroekin eta erraldoiekin. 12:15ean omenaldia 80 urteko herritarrei. 12:30ean Doneztebeko Dantza Eskolakoen saioa. 17:00etan herriko pilotarien partiduak. 18:00etan binakako pilota partidua: Xala-Urruzola, Elizalde-Alduntzin. 20:00etatik 21:30era Roberto&Jessi mariatxiak.

Abuztuak 16, igandea

10:00etan herri krosa (Izen ematea 09:30ean). 11:30ean gazte jokoak. 13:00etan paella prestatzea eta jatea. Mozorro lehiaketa. Ondotik bingoa eta karaokea. 19:00etan Puntu kakotx elektrotxaranga. 21:30ean pintxo afaria. 23:30ean Dj Endara.

Abuztuak 17, astelehena

11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara puzgarriak igerilekuan eta frontoian haurrendako. 16:00etan mus txapelketa. 18:00etan txokolatea. 19:00etan patata tortilla eta postre lehiaketa. Afal aitzinetik eta ondotik dantzaldia Ansorregi eta Larrañagarekin. 21:30ean patata tortilla eta postre lehiaketen sari banaketa.

Abuztuak 18, asteartea

14:00etan herri bazkaria Maddi Ane Txoperena eta Alazne Untxalo bertsolariekin eta Aitziber eta Aritz trikitilariekin. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Trikiteens taldearekin. 22:00etan afaria herriko plazan. 23:00etatik 01:00etara dantzaldia Trikiteensekin. 01:00etan Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun