Musika, otorduak, haurrendako ekitaldiak, dantza saioa... Bestak ospatzeko lau egunez haur, gazte nahiz helduendako hitzorduak prestatu dituzte.
Uztailak 23, ortzeguna
20:00etan herriko dantza taldeak botako duen txupinazoarekin hasiko dira bestak. Buruhandiak eta txistulariak ere hor izanen dira giroa alaitzeko. 21:00etan zopak banatuko dituzte eta 00:00etatik 04:00etara DJ Alkape ariko da.
Uztailak 24, ortziralea
11:00etatik 14:00etara puzgarriak eta zezen mekanikoa paratuko dituzte. 14:00etan haurren bazkaria eginen dute. 16:00etatik 19:00etara uretako puzgarriak paratuko dituzte. 17:00etan mus txapelketa jokatuko dute eta 21:00etan tortilla lehiaketari emanen diote hasiera. 23:00etatik aitzinera kontzertuak izanen dira: alde batetik, Sabdariffa Lenbailen eta Babarunba taldeek kontzertua emanen dute eta bertze aldetik, DJ Infernu musika paratzen ariko da.
Uztailak 25, larunbata
10:00etan Santiago eguneko meza entzun ondotik, 12:00etan herriko dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute. 14:00etan mahaiaren bueltan bilduko dira paella jatea egiteko. 17:00etatik 21:00etara Txaranga Berriak txarangak girotuko ditu bazterrak eta 23:00etan Soletikan erromeria taldearekin dantzaldia izanen da.
Uztailak 26, igandea
12:00etan toka txapelketa eginen dute eta 14:00etan zikiro jatea hasiko da, Belfast taldearekin. 19:00etan zapel jaurtiketa eginen dute eta 20:30ean, bestak akitzeko, xingar jatea izanen da.