Plaza Zaharrak Bizirik-en hurrengo hitzordua larunbatean Urrozen

Ttipi-Ttapa

Asteburuan Ezkurran eta Areson izan duten arrakastaren ondotik, musika, pilota eta bertsoak uztartzen dituen Plaza Zaharrak Bizirik ekimenak asteburu honetan Urrozen geldialdia eginen du.

Urrozko saioa 11:00etan hasiko da. Musika jotzeaz Ainara Mindegia trikitilaria eta Birjinia Mariezkurrena pandero jotzailea arduratuko dira; bertsotan Joanes Illarregi eta Julio Soto eta pilotan Oinatz Bengoetxea eta Aitor Alduntzin, Zuhaitz Barbarin eta Mattin Zelaietaren kontra. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun