Urtarrilak 23, ortziralea
09:00etan gazteak Ariztigain kanpinean elkartuko dira gosaltzeko. Gosaldu ondotik, bi taldetan banatuko dira eta baserriz baserri ibiliko dira Joxe Angel eta Modesto akordeoilariekin. Mendaur aldekoek Fonda ostatuan bazkalduko dute eta Meaka aldekoek Bustitz ostatuan. Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, herriko ttikienentzat musika izanen da frontoian Iñaki DJrekin. Tartean, txokolatea banatuko dute. 21:30ean herriko gazteen afaria izanen da Fonda ostatuan eta Emakumeen Afaria Ulibeltzak elkartean. Emakume afariaren ondotik sorpresa izanen dute.
Urtarrilak 24, larunbata
10:00etan gazteek Bustitz ostatuan afalduko dute. Segidan, bi taldetan banatuko dira eta etxez etxe herriko eskea eginen dute Beñat Mitxelena eta Mikel Maia akordeoilarien laguntzarekin. Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, haurrek eta gaztetxoek izanen dute bestarako aukera Ulibeltzak elkartean J&J DJrekin diskofesta antolatu dute. Gauean gazteek afaria eginen dute Fonda ostatuan.

Urtarrilak 25, igandea
11:00etan karrozen desfilea Ulibeltzak elkartetik hasita. Desfilean opilak, gaztainak, salda, tortilla eta ardoa banatuko dituzte ikusleen artean. Boletoak ere salgai izanen dira. Desfile bukaeran zozketak eginen dituzte plaza inguruan. Desfilea Igandea txarangak alaituko du. 14:30ean bazkaria izanen dute Ulibeltzak elkartean. Bazkari bukaeran txaranga aterako da eta ondotik dantzaldia izanen da Lucianorekin.