Hala azaldu du: «Inguruan teknikari gero eta gutiago ari dira konponketak egiten eta etxetresna on samarra izanez gero, merezi du konponketa egiteak». Kontatu duenez, Internetez erosteko ohitura igo egin da, eta «jendeak marka arraroak erosten ditu, merkeak, eta lehenago hondatzen dira».
Horren aldean, «guk marka onak saltzen ditugu, ezagunak, piezak lortzea erraza da eta gero konpondu daitezke. Hori gomendatzen dugu, garestiagoa izaten ahal da, baina epe luzera horrekin aurreztea lortzen duzu. Merkea garesti ateratzen da batzuetan».