Zentral eolikoak eskualdean

Eolikoei buruzko informazio bilera izanen dute gaur Zubietan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 7a

Abuztuaren 6an egin zuten Loitzateko atakan jarri nahi dituen lau aerosorgailuen inguruan solastatzeko lehen bilera. Asteazken honetan ere izanen dute hitzordua.

Ernesto Dominguez Olea alkateak sinatutako bando baten bidez jakinarazi duenez, Zubietako Udalak eolikoei buruz solastatzeko informazio bilerarako deia egin du. Urriaren 8an, asteazkenean, 18:00etan eginen dute bilera herriko etxean (Ortzadar, 8).

Urriaren 8an, asteazkenean 18:00etan dute hitzordua herriko etxean

Gogoratu behar da Abo Energy enpresaren bi ordezkari, Zubietako alkatearekin bildu zirela uztailaren 30ean eta Zubietako lurretan lau aerosorgailu jartzeko proiektua aurkeztu ziotela: «Loitzateko atakan jarri nahi dituzte, bi Arantza aldera eta beste bi Goizuetarekin mugan». Abuztuaren 6an informazio bilera egin zuten Zubietako Udalak herritarrekin.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun