Lorpen horiek aitortzeko, Doneztebeko bestetako txupinazoa pizteko ardura izan zuten ortzegun arratsean bi taldeek, kamisetetan irudikatua eta herriko etxean zintzilikatuta esaldi adierazgarri bat zutela: ‘Txapeldunak, bi talde herri bat’. Talde osoak ezin eta aurtengo garaipenen ondotik, taldeak utziko dituzten bi jokalariek izan zuten txupinazoa pizteko ardura: hiru liga irabaziak dituen Luismi Apezetxea Lizaso, 55 urteko Errekako atezainak eta Julen Retegi Urroz, Doneztebeko jokalariak.
Suziriekin batera, besta giroa hedatu zen herri osoan barna, Elutxa txarangarekin eta txistulariekin.
Egitarau zabala
Atzokoaren ondotik, asteburu osoan eta astelehenean egitarau zabala izanen dute Donezteben.
Ekainak 27, ortziralea
- 09:30ean diana gaitariekin.
- 10:00etan Aurorak herrian barna.
- 11:00etan Udal Ttikiari ongi etorria eta txupinazoa.
- 11:30ean kalejira erraldoiekin eta buruhandiekin eta dantzari ttikien ikuskizuna Bear Zanan.
- Ondotik, dantzarientzako luntxa.
- 14:00etan Udal Ttikian parte hartu duten haurren bazkaria.
- 16:00etatik 19:30era haurrentzako puzgarriak Bear Zanan.
- 17:30ean Aurorak kalejiran Gazte Txarangarekin herrian barna.
- 18:00etan bertso saioa Santa Luzia plazan Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Joanes Illarregi bertsolariekin.
- 19:00etan erremonte partida, Nafarroako txapelketako finala Ezkurra pilotalekuan.
- 20:30ean Chuchin Ibañez mariatxiak Santa Luzia plazan.
- 22:00etan Bisairen kontzertua eskolako patioan.
- 23:00etan Gatiburen kontzertua eskolako patioan.
- 01:00etan Alaikiren emanaldia Santa Luzia plazan.
Ekainak 28, larunbata
- 09:00etan diana gaitariekin.
- 10:00etan plater tiroketa
- 11:00etan erraldoiak eta buruhandiak.
- 12:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara Txu-txu trena herria.
- 13:00etan mutxikoak.
- 14:00etan Burrunbak antolatutako gazte bazkaria Santa Luzia plazan.
- 17:00etan apar besta Intzakardin.
- 18:00etan Sakatu elektrotxaranga.
- 19:00etan Batukada.
- 20:30ean Iratzar, Santa Luzia plazan.
- 22:15ean suzko zezena Bear Zanan.
- 00:00etan Iratzar, Santa Luzia plazan.
- 02:30ean DJ J&J Santa Luzia plazan.
Ekainak 29, igandea
- 09:30ean diana gaitariekin.
- Goizez eta arratsaldez Incansables txaranga.
- 11:00etan meza. Agur Doneztebe, Trapatan eta Bandera dantza eta erraldoiak eta buruhandiak.
- Ondotik, luntxa herriko etxeko atarian.
- 17:00etan haurrentzako jokoak Intzakardin.
- 18:30ean aizkora apustua: Vicente eta Mugerza, Larrañaga eta Txikiaren kontra, eta Estefi Etxebeste harri altxatzailea Bear Zanan.
- 20:30ean Trikiteens Santa Luzia plazan.
- 22:00etan Erreka Dantza Taldaren emanaldia Bear Zanan.
- 00:30ean Trikiteens Santa Luzia Plazan.
- 03:00etan Dj J&J.
Ekainak 30, astelehena
- 09:30ean diana gaitariekin.
- 10:30ean mus txapelketa elizako atarian.
- 11:00etan erraldoien eta buruhandien irteera.
- Eguerditik aitzinera Elutxa txaranga.
- 14:00etan herri bazkaria Intzakardin.
- Ondotik, Xaibor.
- Gero, erreka igoera.
- 20:00etan bestetako zozketa berezia Santa Luzia lazan.
- 20:30ean A Toda Madre taldea Santa Luzia plazan.
- 22:15ean suzko zezena Bear Zanan.
- Ondotik, Gaixoa ni herriko etxeko atarian.