Arratsaldean puzgarriak izanen dituzte Bear Zanan. Santa Luzia plazan bertsotan ariko dira Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Joanes Illarregi Santa Luzia Plazan. Nafarroako udaberriko erremonte txapelketako finala jokatuko dute Ezkurra pilotalekuan. Arratseko musika kontuak Chuchin Ibañez, Bisai, Gatibu eta Alaiki taldeen eskutik etorriko dira.