Koldo Garcia PSNk Donezteben aurkeztu zuen udal taldeko borzgarrena zen 2015eko hauteskundeetan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 23a, 19:30

PSNren 2015eko udal hauteskundeetan, PSNren udal hautagaiak babestera etorri ziren Maria Txibite, Koldo Garcia, Ramon Alzorriz, eta Santos Cerdan.  Argazkia: PSN

Argazki hau (PSNren Flickr sare soziala) Berria egunkariak argitaratu zuen ekainaren 18an. Hor ageri dira Maria Txibite, Koldo Garcia, Ramon Alzorriz, eta Santos Cerdan, Alfredo Zugarramurdi buru zuen udal taldea osatzen zuten gainerako kideekin batera. Garai hartan ERRAN.EUSen argitaratu zen artikulu honetan ikus daitekeenez, Koldo Garcia zerrendako borzgarren tokian ageri zen.

Argazkia 2015eko apirilekoa da, udal hauteskundeetako kanpainan Doneztebeko sozialisten udal taldea aurkeztera etorri zirenekoa. Aurkezpen horretan batu ziren Cerdanen auzian nahastutako Koldo Garcia eta Santos Cerdan, eta dimisioa eman berri duen Ramon Alzorriz. Hiruren erdian, Maria Txibite PSNko idazkari nagusia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun