Alfredo Zugarramurdi 67 urteko doneztebarra buru dela, PSNk zerrenda aurkeztu du heldu den maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako. Lehendik Doneztebeko Herriko Etxean aritua da, eta berekin batera, bertze udaletxetan lanean aritu direnek osatu dute taldea.
Zugarramurdiren arabera, «udal politikan, garai berria hasteko ordua da, Doneztebek behar duen aldaketa bultzatzeko helburuarekin». Horretarako, «ezinbertzekotzat» jo du «herritarren eskaerari erantzutea, Udalaren kudeaketan parte-hartze haundiagoa izan dezaten». PSNk «aldaketa horri erantzuten lehenbizikoa» izan nahi du, «Udal garden, parte-hartzaile eta eraginkorragoa izanen den Udalerako neurriak proposatuz».
Bortz eremuri eman die PSNk lehentasuna: «bideetako azpiegiturak hobetu, energia berriztagarriak ezarri, lanaren aldeko apustua, gizarte zerbitzuak mantendu eta hobetu eta herritarren partehartzea».
Hauxe da PSNren Doneztebeko zerrenda:
1-Alfredo Zugarramurdi Zozaia. (independientea)
2-Raquel Elorza Villanueva. (independientea)
3- Jose Jabier Juanikorena Juanikorena.
4- Alicia Agesta Etxekolena.(independientea)
5- Koldo Gartzia Izagirre.
6- Joseba Andoni Muro Konde.
7- Iker Berregi Mindegia. (independientea)
8- Alberto Zunzarren Bañares. (independientea)
9- German Gallego Galindo. (independientea)