Bestak 2025

Saldiasko San Joan pestak ekainaren 20tik 24ra ospatzeko prest

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 19a

Joan den urteko herri kirol saioan, munduko txapeldunen kontra aritu ziren herritarrak sokatiran. Aurten, Gabirondoren eta Basozabalen arteko sega eta aizkora desafioa izanen dute.

Egitarau ederra izanen dute aurten ere San Joan pestek Saldiasen. Ortziraleko altxaferoarekin eta zopekin hasi eta astearteko egun handiko eguerdiko mezarekin, motozerra erakustaldiarekin eta zintzur bustitzearekin akituko dira.

Ortziralea, ekainak 20

20:00etan pestei hasiera emateko altxaferoa. Zopak Herriko Ostatuan. Plazan ere mahaia (norberak afaria ekarrita). 23:00etan Zezensuzkoa. Dantzaldia Modesto Ordokirekin.

Larunbata, ekainak 21 

10:00etan mus txapelketa. 12:30ean Fanfarronak txarangarekin karrika erronda. 14:00etan herri bazkaria. Ondotik, zapel tiraketa. 19:00etan Trikidantz. 00:00etan DJ Endara.

Igandea, ekainak 22

11:30ean Leitzako dantzariak. 13:00etan sega eta aizkora desafioa: Gabirondo Basozabalen kontra. 17:00etan pilota partidak. Haurrak, gaztetxoak eta gazteak: Ibarrola eta Bertiz, Zabaletaren eta Oskozen kontra. 19:00etan Beñat Mitxelena. 20:00etan patata tortilla lehiaketa.

Astelehena, ekainak 23

Haurren Eguna

09:00etan mendi ibilaldia. 10:00etan puzgarriak. 13:30ean haurrentzako parrillada bazkaltzeko. 16:00etam urezko zezena. 18:00etan txokolatada. 22:30ean San Joan suak.

Asteartea, ekainak 24

San Joan eguna

09:00etan argisoinuak txistulariekin. 12:00etan Meza. 13:00etan motozerra erakustaldia, Mikel Lasarterekin. 14:00etan pestak akitzeko zintzur bustitzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun