Ttipi Txartela

«Gure arropekin jendea gustura eta eroso ibiltzea nahi dugu»

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 2a, 13:00

2007an sortu zen Onddo ta Punto arropa marka eta Leire Amorosek azaldu duenez, «merkatuak eskatzen duenera moldatzen saiatzen gara beti. Hortaz, urte hauetan, denboraldiz denboraldi, modelo, ehun eta kolore berriak sartu ditugu, eta diseinuek ere eboluzio bat izan dute».

Izan ere, eskaintza zabala dute; «mutil zein neskentzako kamisetak, poloak, kanguruak eta txaketak». Eta arropa horiek bi ezaugarri dituzte, «batetik erabiltzen dugun kotoiaren kalitatea eta tratamendua, eta bertzetik gure modeloen diseinu berezi eta landuak. Jendea gustura eta eroso ibiltzea eta gure markarekin identifikatuta sentitzea da gure helburua».

Horrez gain, «gure salmenta puntuak diren dendak zaintzen saiatzen gara, garrantzia handia ematen baitiogu tokiko merkataritzari eta herrietako denda ttikiei». Hala ere, «gaur egun gero eta erosketa gehiago egiten ditugu Internet bidez, eta gure arropa ere Artlepo denda bidez online eros daiteke». Izan ere, «online dendak eta sare sozialek gure marka ezagutarazteko eta zabaltzeko aukera eman digute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun