Antolatutako ekitaldi guziak egin zituzten. Ortziralean, Bularretik ehundutako aitortzak dokumentala ikusteko aukera eman zuten Donezteben, eta dokumentaleko protagonistak bertan zirela egin zuten aurkezpena.
Larunbatean, berriz, jende aunitz bildu zen Doneztebe eta Ituren lotu zituen martxa solidarioan. Doneztebeko Bear Zana frontoian egin zuten hasierako ekitaldia, eta handik Iturenera joan ziren Uraren Bidean Barna. Lehenbiziko, joaldunek eta ondotik, trikitilariek egin zieten harrera Iturenen. Eguerdiko herri kirol saioaren ondotik, mutxikoak dantzatu zituzten eta mahaiaren bueltan bildu ziren ondotik. Ia 600 lagun bildu ziren kantu zaharren bazkarian. Arratsaldean, bingo, kanta eta dantza, bestan segitu zuten.
Zozketak
Zozketak ere egin zituzten. Osasunako kamiseta, adibidez, Kattalin Arraztoari tokatu zitzaion, Joseba Ezkurdiak sinatutako kamiseta Jesus Ariztegiri; Iñaki Artolarena Joseba Barrankiri eta Jokin Altunarena Unai Bereauri.
Sari gehiago ere banatu zituzten eta horietako batzuen jabeak oraindik ez dira agertu:
- Labriten pilota partidu baterako bi sarrera, 50 euroko bonua Avia gasolindegian eta Titi ostatuan bi afari: 1.243 zenbakiarendako.
- Sadar futbol zelaira bisita gidatua lau pertsonendako, eta 50 euroko bonua Avia gasolindegian: 5.433 zenbakiarendako.
- Iturengo ostatuan bi otordu: 1.040 zenbakiarendako.
- Bidaiatzeko maleta bat: 2.866 zenbakiarendako.
- Zetak taldearen lotea: 6.047 zenbakiarendako.
- Trikidantzen jertsea: 4.881 zenbakiarendako.
- Chantonek eskainitako produktu sorta: 6.293 zenbakiarendako.
- Chantonek eskainitako produktu sorta: 3.491 zenbakiarendako.
- Ezkurrako Barranka ostatuan bi pertsonendako otordua: 913 zenbakiarendako.
- Ezkurrako Barranka ostatuan bi pertsonendako otordua: 6.077 zenbakiarendako.
- Hiru kiloko gazta: 191 zenbakiarendako.
Antolatzaileak «kontent» gelditu dira egunak izan duen erantzunarekin eta «arrunt balorazio ona» egin dute. Horrekin batera, «boluntarioen lan ikaragarria» azpimarratu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!