Kontzertua a capella hasi zuten Madinaren Aita gurea hunkigarriarrekin eta hortik aitzinera hainbat garai eta lekutako obrak kantatu zituzten: Hilarión Eslava, Felipe Gorriti, Eriks Esenvalds, Joaquín Larregla... Kontzertuaren zati handiena aldarean abestu zuten eta kantu aunitzetan Amaia Cordoba pianoan lagun izan zuten. Gainera, tartean abesbatzako hainbat emakume bakarlari moduan aritu ziren.
Kontzertua akitzeko elizako korura igo ziren eta handik Jesús Sorozabalen Salve Regina kantatu zuten. Eta noski, bis moduan herrian hain maitatuta den Eslavaren Tu es petrus.
Jendetza hurbildu zen kontzertua aditzera eta txalo zaparrada handiak jo zizkieten abeslariei. Gainera, kontzertuaren asmoa kontuan izanda, eltzeitsua jarri zuten sarreran eta diru bilketa ere arrunt arrakastatsua izan zen. 960 euro bildu zituzten bularreko minbizi metastasikoaren aldeko ikerketa sustatzera bideratzeko.
Mendi Abesbatzako kideek kontzerturako hurbilduko ikusle denak eskertu nahi dituzte emanaldiaren harrera onagatik eta baita «halako diru bilketa ederra» egiteagatik.