Apirilak 11, ortziralea
Bezperan, ortziralean, hasiko dira lehenbiziko ekitaldiak. 18:00etan eta 20:00etan Bularretik ehundutako aitortzak dokumentala ikusteko aukera izanen dute Doneztebeko zineman. Oraindik sarrera batzuk gelditzen dira eta joan nahi duenak bortz eurotan Doneztebeko Anoi papertegian, Julia kafetegian eta kiroldegian eta Iturengo ostatuan erosten ahal ditu.
Apirilak 12, larunbata
Larunbata izanen da egun handia, eta horren harira, Donezteben hasi eta Iturenen borobiltzeko egun osoko besta antolatu dute.
- 10:00etan martxa solidarioa hasiko da. Doneztebeko Bear Zana frontoian hasiera ekitaldia eginen dute eta martxak Ituren izanen du helmuga. Ordu bat inguruko ibilbidea izanen da, Uraren Bidean barna. Bidean, marea berdea sortzea dute helburu, eta egun solidarioaren harira prestatu dituzten 2zi kamiseta berdeak 900 lagunek eskatu dituzte.
- 11:30ean harrera eginen dute Iturenen joaldunekin eta trikitilariekin. Herriari buelta emanen diete eta plazan akituko dute itzulia.
- 12:00etan herri kirol saioa eginen dute Iturengo plazan.
- Aizkolariak: Arkaitz Etxebeste, Nerea Sorondo, Oihana Fernandez de Baena, Ugaitz Mugertza, Uxue Ansorregi, Aimara Fernandez, Zugaitz Alzola eta Malen Barrenetxea.
- Harri altxatzaileak: Estefania Etxebeste, Itxaso Treku, Aroa Sanchez, Saioa Iglesias eta Eider Garcia Durana.
- 13:00etan mutxikoak hasiko dira Iturengo plazan.
- 14:00etan kantu zaharren bazkaria eginen dute Iturenen, Angel Mariezkurrenak, Aitor Ibarrak, Beñat Mitxelenak, Menditarrek eta Aitor Mendiluze bertsolariak girotua. Antolatzaileek erran dutenez, ia 600 lagun bilduko dira.
- 17:00etan bingoa eginen dute.
- Ondotik berriz kantatzeko aukera izanen da.
- 20:00etan zozketak eginen dituzte.
- Eguna borobiltzeko Trikidantz taldeak emanaldia emanen du.
Horrez gain, goizean, txistorra pintxoak erosteko aukera izanen da eta arratsaldeko zozketetan hainbat opari banatuko dituzte, tartean, Ezkurdia, Artola eta Altuna pilotariek sinatutako hiru kamiseta eta Osasunako kamiseta bat. Txartelak larunbatean bertan salgai paratuko dituzte eta opari gehiago ere banatuko dituzte: Caja Ruralek emandako maleta bat, Zetak-en lote bat, Trikidantzen jertsea, Chantoneko produktuen poltsa... Gehiago ere bai. Egun osoan gazta baten pisua asmatzeko aukera emanen dute, eta pasatu gabe, gehien hurbiltzen denak eramanen du gazta. Gisa berean, Chantone enpresak emandako zapiak eta bertzelako produktuak paratuko dituzte saltzeko.
Apirilak 13
Asteburua borobiltzeko, igandean, 18:00etan Mendi abesbatzak kontzertua emanen du Donezteben.