Ander Larraburu sunbillarrak irabazi du kadete mailako 33. Deba Saria. Erro y Eugui-Arga Carretilla taldeko kidea izan zen larunbatean helmugara ailegatzen lehena. 52 kilometroko ibilbidea osatzeko ordubete, 20 minutu eta 16 segundo denbora behar izan zuen eta esprintean nagusitu zen.
67 laguneko tropel handi batek egin zuen irabazteko ahalegina, baina Ander Larraburu izan zen bizkorrena. Sunbildarrarekin batera, Jon Errazkinek (Lurkide-Aranur) eta Amets Egurenek (Cafe Dromedario-Flotamet) osatu zuten podiuma. Bi aste lehenago, martxoaren 9an, Mendaron ere garaile suertatu zen Larraburu. Errepidean ez ezik, pistan ere ongi moldatzen da sunbildarra eta Espainiako Kopa irabazi zuen otsail hasieran.
Euria eta erorikoak izan ziren eguneko protagonista nagusiak. 200 txirrindulari inguruk hasi zuten proba, baina gutxiagok gurutzatu zuten helmuga; zehazki, 101ek akitu zuten.