Ekaitz Bertizen 'Erreka Zoko Hortan' film laburra bihar estreinatuko dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 2a, 16:30

Ekaitz Bertiz zinema zuzendari sunbildarraren azken lana da Erreka Zoko Hortan film laburra, eta eskualdean, lehenbiziko aldiz, bihar pantailaratuko dute.

Doneztebeko zineman ikusteko aukera izanen da eta bi saio eginen dituzte: 17:00etan lehenbizikoa eta 19:30ean bigarrena. Film laburraren emanaldiaren ondotik, dokumentala eta solasaldia ere izanen dira. Joan nahi dutenek aitzinetik izena eman beharko dute formulario honetan sartuta.

'Erreka zoko hortan'

1960: Euskal Herria. Nafarroa. Iparraldea. Eta muga. Bertze aldean; argia. Gerrak ondorio latzak utzi ditu eta Iparragirre baserriko nagusia eritu egin da. Diru gutti dago eta beharragatik amak Joxepi alaba gaztea bidaliko du gauez kontrabandoa egitera. Alabak, Lamia basoan agertuko zaion beldur, duda ikaragarriak izanen ditu. Aukera bakarra du, bertze bat jaio berria baita familian eta amak ezin ditu denak mantendu; Joxepik ez badu lana egiten, etxetik joan beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun