Gizon eta emakumeendako arropak eta osagarriak ditu dendan eta Eguberriei begira, «denetik saltzen da, aukera haundia daukagulako». Jendea opariak erosten hasi bada ere, «aunitzek azkeneko momenturako uzten dituzte erosketak, pentsatuz orduan izaten dela eskaintza haundiena. Baina ez, garaiz erosita aukera gehiago izaten dira beti».
Kanpoko bezeroak baditu ere, «herriko eta inguruko jendearekin» egiten du lan gehien. «Aunitz pozten nau jende bera itzultzen dela ikusteak, hori da gehien motibatzen gaituena».