Arretaz hautatutako lentzeria eta kortse sorta dute eskuragarri, baita pijamak eta arropa ere, emakume zein gizonentzako. Azaldu duenez, «Baztan-Bidasoa osotik etortzen zaizkigu bezeroak, eta duela zazpi urte Iruñean ere ireki genuen, bezeria zabalduz».
Udazken eta neguko kanpainan sartuak, Eguberriei begira ari dira orain. Izan ere, «lentzeria preziatutako oparia izaten da, kapritxo bat, jendeak aunitz estimatzen duena. Pijamak ere gustukoak izaten dira beti, opari funtzionalak eta negurako aproposak».