Giro ederrean ospatzen ari dira Doneztebeko feriak

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 15a, 14:30

Udazkeneko eguraldi eguzkitsu baina freskoarekin ospatzen ari dira Doneztebeko feriak. Azienda batzuk kamioietan, bertzeak oinez hurbildu dituzte Matxiketako merkatu plazara: zaldiak, behorrak, behokak, mando eta astoren bat eta hainbat behi azienda ere izan dira.

Argazkiak: Alicia del Castillo, Ainara Mindegia eta Oier Zulaika

Horiekin batera, hango eta hemengo janarien, arropen eta nekazaritza tresnen postuak banatu dituzte herri osoan. Goizean ferian ibili  ondotik, jendeak bazkaldu eta arratsaldean Ezkurra pilotalekuan jokatuko den Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketaren finala ikusteko aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun