Hori dela eta, enpresak bere eskaintza egokitu du; «lehen zerri eta behi pentsuak edo belarra ziren produktu nagusiak, eta orain maskotentzako produktuak saltzen dira gehien; pentsuak, artikuluak, bitaminak… hala ere, oilo pentsua ere ongi saltzen da oraindik». Horrez gain, «jatekoa ere badugu; ardoa, fruta, patata…».
Azkenik, «administrazioak nekazari gazteei lagundu beharko lieke, oztopoak paratu beharrean, mendiak garbi mantendu eta gure bizimoduari eutsi nahi badiogu. Pena ematen dit dena aldatzen ari dela ikusteak, eta baserritarrek zailtasunak bertzerik ez dituztela aitzinera egiteko».