Superkopa irabazi ondotik, ligako lehen partida jokatuko du Baztan futbol taldeak larunbatean Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 6a, 08:00

Joan den larunbatean Giltxaurdin jokatu zen Superkopako itzulerako partidako hasierako hamaikakoa. Titulua lortu eta orain ligari ekinen dio Baztan futbol taldeak mendeurrenaren urtean.

Doneztebe futbol taldeak ere ligako lehen partida jokatuko du Oibarren eta bertze taldeak beranduago hasiko dira

Irailean sartuta, pixkanaka jokoan sartzen hasiko dira eskualdeko kirol taldeak. Futbolean, liga hasten lehenak, Nafarroako lehen maila autonomikoan ariko den Baztan  eta Nafarroako Preferenten ariko den Doneztebe izanen dira. Gipuzkoako ohorezko mailan jokatuko duten Beti Gazteko gizonezkoek eta Nafarroako erregionaleko lehen mailan ariko diren Leitzako Aurrerak eta Baztan B taldeek irailaren 14an jokatuko dute lehen jardunaldia, jubenilen lehen mailako Aurrerak eta Baztanek bezalaxe. Gogoratu behar da Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak ere Superkopa jokoan izanen duela larunbat arratsaldean Iruñean.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

  • Baztan KE – CD San Adrian, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Preferente mailan

  • CD Aibares – Doneztebe FT, larunbatean 18:00etan Oibarko San Lorenzo zelaian.

ESKUBALOIA

Nafarroako Superkopako finala

  • Loyola 1ª Nacional – Erreka, larunbatean 18:00etan Iruñeko San Ignacio ikastetxeko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun