Goizean plazan egin zuten eratsundarrek hitzordua eta handik Iruñarri menhirrera oinez hurbildu ziren. Han txalaparta doinuak aditzeko aukera izan zuten, baita gosariarekin indarrak hartzeko aukera ere. Arratsaldean, berriz, haurrak eskulanetan eta jokoetan aritu ziren.
Emakumeak protagonista
Aurten ere elkartasun keinu ederra egin dute eratsundarrek. Uztailaren 26an paella jatea egina zuten, eta orduan bildutako dirua Adacen Burmuinean Kalte Hartutakoen Nafarroako Elkarteari eman zioten larunbatean. Zehazki, 3.000 euroko ekarpena egin zioten.
Omenaldien txanda izan zen segidan. Herriko 70 urtetik gorako 20 emakumeri egin zieten omenaldia: Pilar Telletxea (82 urte), Florencia Deskarga (81 urte), Carmen Beraza (85 urte), Mikela Barberia (98 urte), Pakita Martikorena (93 urte), Maria Luisa Santesteban (79 urte), Presen Beraza (83 urte), Sagrario Lozano (76 urte), Tere Murgia (81 urte), Carmen Deskarga (88 urte), Maria Jesus Deskarga (84 urte), Conchi Ezkurra (71 urte), Mikeli Mitxeo (79 urte), Delia Telletxea (80 urte), Juanita Bendoiro (75 urte), Maritxu Baztarrika (76 urte), Asun Iruretagoiena (73 urte), Rufina Aldaia (83 urte), Maria Angeles Juanotena (76 urte) eta Teresita Beloki (91 urte).
Omenaldiaren ondoren, luntxa izan zuten; 21:00etan afaltzeko elkartu ziren eta gauean dantzaldia izan zuten Beñatekin.
Aste honetan, berriz, herriko pestak ospatuko dituzte Eratsunen: ostegunetik igandera