Uztailaren 18an, ortzegun arratsalde sargorian hasi dituzte Iturengo bestak. Arratsaldeko zortzietan bota zuen lehen suziria Estefi Etxebeste herriko harri-jasotzaileak, baina aitzinetik, kirolean murgildu ziren iturendarrak. Ttikienek herri kirolak eta jokoak izan zituzten, nesken frontenis txapelketako finala jokatu zuten, baita mutilen esku pilota finala ere. Frontenisean Naroa Telletxea eta Shaila Etxebeste suertatu ziren txapeldun eta Enara eta Iratxe txapeldunorde. Esku pilotan, Ugaitz Elizade eta Oier Mikelarena izan ziren txapeldun eta Egoitz Gorosterrazu eta Khadim Saw txapeldunorde. Txupinazoaren ondotik, berriz, Mendaur trikitixa-pandero eskolakoen kalejira egin zuten herrian. Baztan zopak banatu zituzten gero herriko ostatuan eta Altxunean eta DJ J&J musikarekin akitu zituzten besta bezperako ospakizunak.
Ekitaldiz betetako asteburua
Iturengo bestek asteburuan izanen dute segida eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte.