Bestak 2024

Uztailaren 18tik 21era ospatuko dituzte Iturengo bestak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 16a, 09:00

Iturengo dantzariek emanaldia eskainiko dute igande arratsaldean.

Ortzegun arratseko txupinazoa baino lehen herri kirolak, haur jokoak, nesken frontenis txapelketako eta esku pilotako finalak izanen dituzte

Uztailaren 18tik 21era ospatuko dituzte Iturengo bestak. Aurten ere egitarau zabala izanen dute. Ortzegun arratseko txupinazoa baino lehen, herri kirolak eta haur jokoak, nesken frontenis txapelketako eta esku pilotako finalak izanen dira. Ortziralea haurrei eskainitako eguna izanen da eta ohiko bazkariaz eta puzgarriez gain, diskofesta ere izanen dute. Larunbatean, pilota partida eta herri bazkaria eta igandeko azken egunean, herri kirolak, mariatxiak eta xingar eta xolomo jatea izanen dira, bestak akitzeko.

Uztailak 18, ortzeguna

Bezpera

17:00etan herri kirolak eta haur jokoak. 18:00etan nesken frontenis txapelketako finala. 19:00etan esku pilota finala. 20:00etan txupinazoa. Ondotik Mendaur trikitixa-pandero eskolakoen kalejira herrian barrena. 21:00etan afaria: Ostatuan  baztan zopak eta Altxunea erretegian. 00:30-04:30 DJ J&J.

Mendaur triki-pandero eskolakoak karrikaz karrika ibiliko dira bezperan.

 

Uztailak 19, ortziralea

Haurren Eguna

09:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara puzgarriak. 14:00etan haurren bazkaria.  17:00etan mus txapelketa.18:00etan txokolate  jatea plazan. 19:00etatik 21:00etara diskofesta Indijones. 21:00etan paella. 00:30ean Itzal erromeri taldea.

 

Uztailak 20, larunbata

09:00etan dianak herriko txistulariekin. 10:00etatik 12:00etara plater tiroketa. 11:30ean herriko haurren pilota partidak.13:00etan helduen pilota partida: Bereau-Urruzola, Apezetxea-Santestebanen kontra. 14:30ean herri bazkaria. 18:30etik 21:30era Elutxa txaranga. 21:30ean xingar eta xolomo jatea plazan. 00:30etik 04:00etara gaupasa Iratzar taldearekin.

Buruhandiak eta haurrak plazan.

 

Uztailak 21, igandea

09:00etan dianak herriko txistulariekin. 12:30ean herri kirol erakustaldia: Julen Kañamares-Eneko Saralegi. Nerea Arruti-Karmele Gisasola. 13:30ean toka txapelketa. 18:00etan  herriko dantzarien erakustaldia. 19:00etan  Los Gavilanes mariatxiak. 20:30ean  xingar eta xolomo jatea. Besten amaiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun