Bestak 2024

Saldiasko San Joan festak ekainaren 21etik 24ra ospatzeko prest

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 19a, 08:00

Larunbat eguerdiko sokatira desafioaren ondotik herri bazkaria izanen dute Saldiasko frontoian.

Egitarau ederra izanen dute aurten ere San Joan festek Saldiasen. Ostiral arratseko suziriarekin hasi eta asteleheneko egun handiko meza, haur joko eta txokolate jatearekin bukatuko dute. Tartean, larunbatean munduko txapeldunen eta herritarren arteko sokatira desafioa izanen dute eta gero herri bazkaria. San Joan bezperan mus txapelketa, aizkolariak eta patata tortilla txapelketaz gain, San Joan suak piztuko dituzte.

Ostirala, ekainak 21

20:00etan bestei hasiera emateko suziria. Ohiturazko zopak ostatuan. 23:00etan Zezensuzkoa. Dantzaldia Modestorekin.

Larunbata, ekainak 22 

Goizean, puzgarriak eta haurrentzako krosa. Eguerdia Galtzagorri txarangarekin alaituta. Sokatira desafioa: munduko txapeldunak herritarren aurka. 14:30ean Herri bazkaria frontoian. Bestak txarangarekin jarraituko du. Gero, txapel jaurtiketa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia, DJ Gaztemusik-en eskutik.

Igandea, ekainak 23

San Joan bezpera

09:00etan argisoinuak txistularien eskutik. 10:00etan mus txapelketa. 12:30ean aizkolariak plazan. 17:00etan esku pilota partidak. 20:30ean patata tortilla txapelketa. Aurretik eta ondoren Agerralde plazan. San Joan suak.

Astelehena, ekainak 24

San Joan eguna

Goizean argisoinuak txistulariekin. Meza. Luntxa. Arratsaldean haur jokoak eta txokolatada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun