Doneztebeko eskolaren 50. urteurrena larunbat honetan ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 5a, 08:00

Goizeko kalejirarekin hasi, eta arratsaldeko zirku tailerrarekin eta J&J DJen saioarekin borobilduko dute egun handia.

San Miguel eskolaren 50. urteurrena handiki ospatu nahi dute, eta horretarako, hitzordua ekainaren 8an egin dute. Egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte.

10:30ean eskolatik abiatuta kalejira eginen dute erraldoiekin, dultzaineroekin eta txistulariekin. 11:30ean, berriz, hamarkadaz hamarkada lekukoa pasatzeko lasterketa antolatu dute. Eskola zaharretik (gaur egun herriko etxea dena) abiatu eta eskola berrira (San Miguel) joanen dira. Ibilbidea sei puntutan banatu eta bakoitzean hamarkada batek hartuko du lekukoa.

12:00etan, lehenbiziko promozioko ikasleak omenduko dituzte eta Erreka Dantza Taldeak bere saioa eginen du. 13:00etan Batupintxo eginen dute eta 14:30ean mahaiaren bueltan bilduko dira bazkaltzeko.

Arratsaldean emanen diete segida ekitaldiei. 16:30ean mutxikoak izanen dituzte eta ondotik, J&J DJekin musika eta zirku tailerra.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun