Nafarroako Gobernuak otsail hasieran onartu zuen Magnak Erdizen egin nahi duen harrobiaren baimena UGPS bidez tramitatzea. Geroztik, Erdiz Bizirik plataformak abokatu eta teknikoen laguntzarekin alegazio orria prestatu du, partikularrek sinatu eta Nafarroako Gobernuan aurkezteko. Martxoaren 6an, asteazkenean 19:30ean, Iturengo herriko etxeko ganbaran gai honen bueltan aritzeko hitzaldia antolatu du udalak. Erdiz Bizirik plataformako kideek parte hartuko dute eta han bertan alegazioen papera sinatzeko aukera izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.