Erdiz Bizirik plataformak meategi proiektuaren kontrako alegazioen sinadura bilketa abiatu du, eta hainbat bide zabaldu dituzte ahal bezain bertze jendek sinatzeko helburuarekin.
Elizondon mahaia paratuko dute plazan hainbat egunetan: martxoaren 1ean, ortziralea, eta 2an, larunbata, 18:00etatik 21:00etara eta igandean 11:30etik 14:30era. Hurrengo asteburuan ere larunbatean 18:00etatik 21:00etara eta igandean 11:30etik 14:30era egonen dira. Horrez gain, Doneztebeko Stock feriako sarreran mahaia paratuko dute larunbat eta igandean goizez.
Digitalki sinatu nahi dutenek ere eskuragarri dute dokumentua online. Bi alegazio mota daude: Nafarroan erroldatutako herritarrendako (lotura hemen) eta Nafarroatik kanpoko jendearendako (lotura hemen). Plataformak azpimarratu du pertsona bakoitzak behin bakarrik sinatu behar duela, berdin du paperean edo digitalki.
Azkenik, Elizondoko ostatu eta denda hauek ere eskuragarri dituzte sinatzeko paperak:
- Malkorra gozotegia
- Jaimerena ile-apaindegia
- Arkupe gozotegia
- Axular liburu-denda
- Mendi ostatua
- Foto Mena
- Betijai ostatua
- Eguzkialde ostatua
- Natura Etxea belar-denda
- Labaien ostatua
- Baztanet informatika denda
- Beatriz ongizate zentroa
- Baztango fruta-denda
- Autxitxia gasnategia
- Zangue zapata-denda
- Izeta erloju-denda
- Axun fruta-denda
- Arretxea etxetresnak
- Hiru ostatua
- Txokoto taberna
Sinatutako paperak dituzten herritarrek Fantxiken, Balleko Etxeko harreran eta Amezti elkarteko buzoian uzten ahalko dituzte.