Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa

Baztan-Bidasoko stock feria martxoaren 2an eta 3an Donezteben eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 19a, 12:00

Denok Bat merkatarien federazioak antolatutako hitzorduan, Baztan-Bidasoko hamaika establezimenduk parte hartuko dute. Martxoaren 2an eta 3an, goizez eta arratsaldez, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eginen dute.

Martxoaren 2an, larunbatean, 10:00etatik 19:00etara izanen da irekia eta igandean, martxoaren 3an, 10:00etatik 18:00etara. Tarte horretan, hamaika komertzio hauen eskaintzak izanen dira aukeran: A. P. Amaya Picabea (moda), Argibel optika, Artlepo-Onddo ta punto (moda), Virgilio oinetakoak, Fantxike arropa eta opari denda, Kukuka haur arropa denda, Maite moda, Martzutzak (moda), Olatz zapata denda, Tissue atelier (moda, bitxiak) eta Xulufraia (moda). 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun