Larunbat goizean, 09:30ean elkartu ziren herritar batzuk ostatuan gosaltzeko. Ondoren, taldea handitu eta trikitilarien eta bertsolarien laguntzaz, etxez etxe ibili ziren dantzan eta kantuan. Gero, herri bazkaria izan zuten ostatuan eta han ere musika eta bertsoak izan zituzten lagun. Arratsaldean haurrentzako jolasak egin zituzten frontoian eta txokolate jatearekin akitu zuten eguna. Hurrengo urtekoen zain gelditu dira.
Testua: Aintzane Leiza. Argazkiak: Aintzane Leiza eta Iñigo Zubeldia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.