Eguberriak hurbiltzen ari direla, «mugimendu gehiago nabaritzen da bezeroen artean, baina egia erran guk urte guztian mugimendu dezente izaten dugu. Ezin gara kexatu!». Gainera, azken urteetan «jendeak denbora gehiagorekin egiten ditu Eguberrietako erosketak, azken momenturako utzi beharrean».
Azpimarratu nahi izan dutenez, «gure enpresatik eta Doneztebeko merkatarien elkartetik tokiko merkataritza sustatu nahi dugu, herriak bizirik segi dezan eta aldi berean, guk herriko eragileei lagun diezaiegun».