Herritarrak herrian erostera bultzatzeko kanpaina hasi du Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 3a, 14:30

Komertzioak irekita edo itxita egon herria aldatzen dela adierazi nahi dute lehen bideoaren bidez.

Herritarrek erosketak herrian egitea nahi du Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu elkarteak, eta horretarako kontzientziazio kanpaina hasi du.

Hainbat bideo prestatu dituzte herritarrak herrian erostera bultzatuz. Horietako lehenengoa kaleratu dute jada, eta azaroan zabalduko dituzte gainerakoak. Lehenengo bideoan, herriak komertzio irekiekin eta itxiekin duen itxura erakutsi nahi dute. Komertzio irekiekin herriak «itxura» argia dutela diote, eta itxiekin, aldiz, «iluna».

Hurrengo bideoetan erosleen testigantzak, elkarteak babesten dituen kirol taldeen hitzak eta merkatarien langileen irudiak bilduko dituzte bertzeak bertze.

Kanpainaren  bidez herritarrak herrian erostera bultzatu nahi dituzte. «Erosketak egiten hastean herritik hastea nahi dugu», nabarmendu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun